CASTELLANO:
La margarita y el Egoismo – Paulo Coelho
“Bitxilore bat naiz, bitxilorez jositako belardi batean” -pentsatu zuen loreak-. “Hainbesteren artean, ezinezkoa da nire edertasunaz ohartzea”.
Aingeru batek pentsatzen zuena entzun eta esan zion:
- Ederra zara baina!
- Baina bakarra izan nahi dut!
Bere kexak gehiago ez entzutearren, hiri bateko plaza batera eraman zuen.
Egun batzuk beranduago, bertako alkatea lorazain batekin azaldu zen lekua berriztatzeko asmoz.
- Hemen ez dago interesa duen ezer. Lurra aldatu eta geranioak landatuko ditugu.
- Itxaron une bat! -egin zuen garrasi bitxiloreak-. Hil nahi nauzue!
- Zu bezalako gehiago baleude, apainketa dotore bat egin genezake – erantzun zion alkateak-. Baina ezinezkoa da bitxiloreak aurkitzea hemen inguruan, eta zuk bakarrik ez duzu lorategi bat osatzen.
Eta segidan lorea errotik atera zuen.
Paulo Coelho