ttiklik blog naiz

El efecto bumerán de nuestras emociones y conductas

en castellano: AQUI.

Gurasoen emozio eta portaerek bumeran efektua dute seme-alabengan

Poza, haserrea, nekea… Gurasoak helarazten duen hori jaso eta proiektatuko du umeak
 

“Bumeran batek bezala, gure emozio eta portaerak zuzenean proiektatzen dira gure txikien garunean. Seguru asko, guk bidali diegun hori etorriko da eurengandik bueltan” dio Sara Tarres haur psikologoak. “Alaitasuna proiektatzen badugu,ikusiko ditugu pozik, bizitasunez beterik. Aldiz, frustrazioa, haserrea, amorrua helarazten badizkiegu, ume umore txarrekoak, inkonformistak eta ihardukitzaileak ikusiko ditugu” gaineratu du. Jarrera ezkor horiek, garapen fase jakin baten ezaugarri izan daitezke, baina kasu batzuetan irakaskuntza emozional eta jokabidezko baten parte bilakatzen dira. 

Zergatik?

Gurasoek askotan egiten dizkiote honelako galderak euren buruari: “Zergatik dago beti umore txarrez?”, “Zergatik ez da geldi egoten” “Zergatik oihukatzen du?” “Zergatik…?” Oso kontziente izan behar gara bumeran efektuaz.
Autoebaluazioaren garrantzia 
“Autoebaluazioa da ezinbestekoa” dio Tarresek. Egiten dugunaren kontzientzia izatea, gure portaerak aztertu eta horiek ezkorrak badira zuzentzen saiatzea garrantzitsua da. Gure jokatzeko moduan aldaketa txiki batek aldaketa miragarriak eragin baititzake umearen jokatzeko moduan.