Quinoa con pasas, piñones y garbanzos
Idazteko denborarik hartzeko beta gabe gabiltza...lanpetuta gabiltzan seinale :o)
Ea hemendik aurrera martxa hartu eta ttiklik-eko atal hau behar den bezala elikatzen jarraitzen dugun.
Gaurkoan bazkarietarako proposamen batekin gatoz, errezeta hau gure ttikiekin egiteko modukoa da. Animatu eta esaiguzu nolakoa atera den.
TTiKLiK!Taldea
OSAGAIAK:
- Konbu algarekin aurretik egositako garbantzuak, katilukada 1
- Mihilua (Hinojoa)
- Ereinotz (Laurel)
- 2 c.s. Korintoko mahaspasa
- 2 c.s. pinazi
- 2 katilukada Kinoa
- Barazki salda, kinoa egiteko
- Itsasoko gatza
- Oliba olioa
NOLA PRESTATU:
- Kinoa garbitu eta 10 minutuz egosi barazki saldarekin, 1 x 2 ura proportzioan. Mihilua eta ereinotzarekin.
- Bandeja luze batean zabaldu. Egosten den bitartean mahaspasa eta pinaziekin frijitu (sofrito) bat prestatu. Gorde.
- Garbantzuak kinoaren gainean jarri eta gainetik mahaspasa eta pinaziak bota. Gainetik perexila bota daiteke.
Bero zein hotz jateko
ON EGIN!