** izenburuaren inguruko ausnarketa beherago **
Berezia izatea gauza ona da, des-berdina izateak multzo batekoa ez zarela esan nahi du, bana ez du zertan bakarrik zaudela esan nahi.
Gizarte honek ordea, 'ohikoa' ez den guztia baztertzeko joera du.
Baztertu eta zigortzekoa.
Desberdin pentsatzeagatik zigortzen gaituzte, desberdin sentitzeagatik zapaldu, desberdin jazteagatik epaitu, desberdin maitatzeagatik iraindu.
Modernoak garela pentsatzen dugu, baina atzeraka goaz. Atzeraka errespetuan, atzeraka enpatian, atzeraka 'berdintasunean'.
Des-besdina den pertsona horren sentimenduak ez dira errespetatzen, ez dira ikusi ere egin nahi. Errazena baztertzea eta anulatzea da.
Aniztasunaren izenean asko hitz egiten da. Hitz ustel asko.
Amorrazioa da gaur sentitzen dudana. Tristurari irabazten dion amorrazioa.
https://chrysallis.org.es/ekai-nos-ha-dejado-con-solo-16-anos/
http://chrysalliseh.eus/2018/02/16/negar-malkotan/?lang=eu
-------------------------------------
Testu hau amorruak hartuta barrutik atera zitzaidan bezala idatzi nuen. Izenburua ere horrela atera zen, barrutik eta gehiegi pentsatu gabe. Gaur lagun batek harrituta idatzi dit, izenburu horrek barrenak nahastu dizkiola esanez. Ez naiz orain arte kontziente izan jarri nuenaz. Gizarte ALU hau, hoixe, ALU, mierda, puñetero, kakaztue... ALU hitzaren erabilera okerra ere barruraino sartu diguna. Ez dut izenburua aldatu nahi, momentuan horrela atera zitzaidalako, eta ausnarketa sakon eta luze baterako eman dezakeela pentsatzen dudalako. Hortxe utziko dut.