Haurraren loa: milaka kontsulta sortzen dituen gaia, familia asko laguntza taldeetara joateko arrazoia eta guraso askoren lo faltaren oinarria.
Guraso askori zaila egiten zaie umeak loaren patroi desberdin batekin jaiotzen direla ulertzea. Beste alde batetik gai dira beraien haztea, elikatzea, fisikoki garatzea edo garapen neurologikoa pertsona heldu batenarengandik oso urruti dagoela ulertu eta ikusteko (inori ez zaio hilabeteko haur bati paella ematea bururatzen edo eta 2 hilabeteko haur bat oinez jartzea).
Zergatik nahi izaten dugu gure haur txikiek heldu batek bezala lo egitea, gizakiok adinaren arabera lo patroi desberdinak baditugu (eta uneoro dauzkagun bizi egoeren arabera)?
Denok ulertu dezakegu zahartzarora ulertzea gure lo-patroia aldatzen dela. Pertsona heldu batek lo ordu gutxiago izaten ditu, ordu gehiago pasatzen ditu esna eta hau gertatzea ez da patologikoa izaten (70 urtetik gorako pertsonez ari gara).
Guraso bihurtzen garenean, gure loa arinagoa bihurtzen da. Gure espeziean berezkoa da batez ere amarengan, haurra izatean loa arinagoa bihurtzea; gure haurraren arnas aldaketa batek edo ondo ez dagoela sumatzeak berehala esnatzen gaitu. Eta hau ere ez dugu gaixotasun bezala hartzen.
Eta haurra?
Jaio berriak bederatzi hilabete pasa ditu amaren sabelean, nahi zuenean jaten, gorputzak eskatzen zionean lo egiten, tenperatura egonkor batean bizitzen eta bere lasaitasuna aztoratuko luketen soinuetatik at…
Haur bat jaiotzen denean, gurasoak guretzako ezezagunak diren hainbat egoeren aurrean aurkitzen gara. Gure eguneroko ohituretatik kanpo dauden behar fisiko eta emozionalak dituen haur baten aurrean gaude ia konturatu gabe. Haurra bere beharrei jarraituz, bere berezko senari jarraituz, bizi da. Ez du elikatzeko ez lo egiteko ordutegirik.
Oso zaila da gure haurrak goizeko 8:00etan gosaldu behar dugula ulertzea, gero 9:30etan lanean egon behar garelako; gauean 6-8 ordu segidan lo egin behar duela edo familia bixitan datorrela arratsaldeko 5:00etan bera jaio dela ikustera eta ez dakigula noiz alde egingo duten…
Haurra jaio eta denbora gutxira, nekeak, zer nahi duen jakin beharrak eta eman ezinak sortzen digun estres emozionalak gure gain eragin negatiboa daukate.
Rosa Jovék gure beharrak eta gure haurren beharrak nola bateratu ikusten lagunduko digu, ‘LOA ETA HAZIERA ZORIONTSUA‘ izenburua jarri diogun hitzaldi honetan.
«Loa eta haziera zoriontsua»
Cuando nace un bebé, nacen con él muchas nuevas situaciones para los progenitores. Nos encontramos con un nuevo ser que tiene unas necesidades físicas y emocionales que son difíciles de conjugar con lo que el entorno espera de nosotros. El bebé se alimenta a demanda, duerme a demanda, vive a demanda y siguiendo su instinto. Nosotros nos alimentamos, dormimos y vivimos según unos horarios marcados por el entorno social.
Es complicado explicarle a nuestro bebé que a las 8.00 hrs. desayunamos para entrar a trabajar a las 9.30 hrs., que por la noche se duermen entre 6 y 8 horas del tirón y que va a venir la familia a las 17.00 hrs. para merendar y se quedarán hasta quién sabe cuándo porque él acaba de nacer y todos quieren verle y cogerle en brazos por turnos. Es una tarea hercúlea decirle que el pecho no se lo podemos dar justo en ese momento porque nos tenemos que duchar y arreglar pues la cita con el pediatra es dentro de media hora, que no podemos adaptar sus horarios a los nuestros porque sus ciclos de vigilia-sueño son muy cortos y entran en conflicto con los ciclos de vigilia-sueño de los adultos.
Poco tiempo después del nacimiento del bebé, el cansancio, el estrés emocional que nos supone saber lo que necesita y no poder dárselo porque otras cosas nos lo impiden, acaban haciendo mella.
Rosa Jové nos ayudara a ver como podemos conciliar las necesidades de nuestro hijo con las nuestras.