Iturria: ikastola.info
Mario Losantos del Campo Fundazioak (FMLC) argitaratutako gida hau iritsi zaigu eta gai hau inoren gustukoa ez bada ere, guztiok hortik pasatu behar dugunez, zuekin partekatzea oso interesgarria iruditu zaigu.
Gure bizitzen zenbait unetan ez da batere samurra hitz egitea, oso elokuente izanda ere. Une horietan, osagai emozionalak egundoko indarra hartzen du. Izan ere, gure emozioak ahoz adierazteko hezita ez gaude eta, are gutxiago, gure seme-alabei transmititzeko.
Gure gizarteak bizkar ematen dio heriotzari. Ezkutatu egiten dugu.
Gertuko pertsona baten heriotza heldu batentzat zaila bada, are zailagoa da hori onartzea eta txikienei komunikatzea. Baina egin beharreko zerbait da eta gai izan behar dugu gure seme-alaben adinari mezua egokitzen.
Horretarako, jarraian doan gida hau oso lagungarria gerta dakizueke.
Gida PDF formatuan jaisteko, klikatu ondorengo estekan: “EXPLÍCAME QUE HA PASADO” (PDF 10,6 MB)