ttiklik blog naiz

HOMEOPATIA

SOBRE HOMEOPATIA EN CASTELLANO: homeopatia

 

Gure sukaldeko txoko batean, beti daude 5 edo 6 ‘bolita’ potetxo.

Pare bat ‘de base’ esaten diegunak ta beste hainbeste prebentibo, urgentzizko…

Nola ez, txoko hori da Marikalanbreren gogokoena… ta duela bi egunetik edo, pote guzti horiek desagertuta daude…’missing’…ez ditugu inon topatzen!

 

Munduan oso zabaldua dagoen eta oso erabilia den terapia da homeopatia. Ikerketa zientifikoek, berriz, ez dute homeopatiaren eraginkortasuna ziurtatzen duen froga objektiborik aurkitzerik lortu, eta horrek, besteak beste, iritzi kontrajarri handiak sortzen ditu terapia horren inguruan.


Jatorria:

HOMEOPATIA hitz greko hauetatik dator:

“Homoeos” = antzekotasuna

“Pathos” = gaixotasuna


Aholkuak:

Homeopatiak funtziona dezan ondoko aholkuak jarraitu:

a) Granuluak mingain azpian disolbatzen utzi..

b) Tripa hutsik dagoenean, edo janaldietatik 10 minutu aldenduta hartu.

c) Tabakoa, kafea eta infusioak ekidin.

d) Sintomak hobetzen doazen eran, hartualdiak handiagotu.

Sintomek jarraitzen badute, zure medikuarekin harremanetan jarri.


ZERTAN DATZA?

Terapia xuabe, eraginkor, naturala da.

Edozeinentzako balio du, berdin da zein adin, sexu, aktibitate edo bizitokia dugun.Ez du alboondoriorik.

Geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen dute.


ZERTAN OINARRITZEN DA?

Hiru printzipiotan oinarritzen da:

a) antzekotasun printzipioa

b) sustantzi naturalen dosi txikiak eman

c) banakako tratamenduak egin


Hala ere, gogoratu, erremedio homeopatikoek ez dutela haur guztientzako berdin balio. 

Homeopatiari buruz gehiago: homeopatia