Erderaz osorik: Toys "R" Us deja de diferenciar los juguetes "para niña" y "para niño" en el Reino Unido
Euskarazko iturria: guraso.com 2013/10/17
Erresuma Batuko Toys "R" jostailu dendak jakinarazi du ez duela aurrerantzean bereizketarik egingo.
jolas ez sexistak
Erresuma Batuko Toys "R" jostailu dendako Gabonetako katalogoko argazkia duzue albiste honetan. Mutila eta neska agertzen dira ilea apaintzeko jostailuekin jolasean. Ez da lehenengoa, Suediako kateak ere egin du aldaketa: irudiak hemen.
Ez dira ohiko irudia. Gure inguruko katalogo gehienetan larrosa koloreko orrietan datoz neskei zuzendutako jostailuak —panpinak, etxeko lanak egiteko tresnak, makillatzeko margoak, apaintzeko pitxi-pitxiak...—, eta urdin koloreko orrialdeetan mutilendako jostailuak —baloiak, autoak, motorrak, pistola eta fusilak...—.
Erresuma Batuko Toys "R" jostailu denda multinazionalak jakitera eman duenez aurrerantzean ez du bereizketa hori egingo ez dendetan ez marketing kanpainetan. Erabaki hori Let Toys Be Toys izeneko kontsumitzaile elkarteak egindako lanaren ondorioa da. Jostailuak jolaserako erreminta dira eta komeni da haur guztiei mota guztietako jolasak eskaintzea. Umeek erabakiko dute zerekin edo zertan jolastu.
Erderaz osorik: HEMEN