Gaurkoan Txiriboga tartearen inaugurazioa izan dugu. Matrioshka baten itxura izango du tarte honek, hau da, tarte berdinaren barruan mikro-tarte txikiak izango ditugu. Gaur lehena estrainatu dugu. Fenomeno du izena eta bertan berri positiboak aipatuko ditugu. Gaurkoan "Thiangong-1" espazio-estazioaren erorketa izan dugu hizpide. Kontrolik gabe zebilen eta ez zekiten zehatz mehatz non erori behar zuen. Baino lasai egoteko motiboak ditugu, ez baita gure buru gainera erori, pazifikoan baizik, hortaz fenomeno!
Bestalde musika tresnei begira jarri gara lehen txiriboga honetan. Theremin izeneko instrumentuaren eta bere sortzailearen istorioak ezagutu ditugu. Hemen duzue tresna xelebre honen bideo bat:
Theremina ezagutu ostean "Trakamatraka" izeneko proiektuari begira jarri gara. Birziklatutako materialak erabiliz instrumentuak sortzen ditu Jon Urrutiak. Berarekin izan ginen Lezon egin zuen tailer batean eta bideo hau grabatu genion: