
Aste hontako Txiribogan duela bi aste aipatu genuen kromoen kontuari heldu diogu berriro ere. Izan ere Donostiako aita alaba batzuek change.org atariaren bidez bideratutako sinadura bilketak jada 37.000 sinaduretatik gora jaso ditu. Eskaeraren fase honetan proposamen eder bat egin dute, honen berri eman dugu "Fenomeno" tartean.
Zintzur bustitzean Urko Rodriguez autobus gidariari gertatu zitzaiona aipatu dugu. Twitter bidez erronka bat bota zuen eta Jon Maiak erronkari heldu zion. Bideo honetan ikusi dezakezue.
Esan eta egin! hemen #altzakobertsoastean inprobisatu dugun ekintza #38 busaren asaltoa! @SnOiD_JaUnA ez zenuen espero ezta? #berriakjaioginen @lanku_bertsoak @bertsolaritza pic.twitter.com/B1zRPOYRb3
— Jon Maia Soria (@maia_jon) 22 de abril de 2018
"Bonbetak" tartean beste dimentsio batean existitzen den San Esteve des Roures herriari begira jarri gara berriro. Espainiar estatuko aurrekontuei eginiko zuzenketen artean ERCk herri honeri bideratutako proposamen bat sartu baitzuen. Naiz+en honen berri eman zen eta herriko hainbat "eragileek" erantzun zioten mezuari.
Entre las 998 enmiendas a los presupuestos del Estado español presentadas por ERC, una solicita 5.000 euros para mejorar la estación de tren del municipio fantasma de Sant Esteve de les Roures .https://t.co/GNSLPexBNf pic.twitter.com/ozyZyZprYF
— Naiz+ (@naizplus) 2 de mayo de 2018
Amaitzeko tarte berri bat inauguratu genuen Txiribogan. "Trasteak" da tarte berri honen izena eta bertan objektu kuriosoak ezagutuko ditugu. Batzuk baliagarriak izango diren arren, aztertuko ditugun gehienak kaxoi batean gordeta geratzen diren horietakoak izango dira. Gaurkoan eltxoak hiltzeko tramankulu bat ezagutu dugu. Aitzakia honekin geure buruari galdetu diogu ea zergatik ez dugun eltxo guztiekin bukatzen. Ba erantzuna Sci Show youtubeko kanaleko bideo honetan topatu ahal izango duzue. Bai, eltxoek odola zurrupatzen digute baino behar beharrezkoak dira.