Yasmine Khris Maansri
Yasmine Khris Maansri
Itzultzailea

«Li Beirut»

Fama handiko emakumezko kantariei  «diva» esan ohi zaie: Maria Callas, “la diva assoluta”, edo modu garaikideagoan, Madonna. Hitza Mendebaldean erdi zaharkitua geratu zen, baina arabiar munduan oraino aditzen da sarritan. Horietako bat Fairuz da: 1934n jaio zen Beiruten Nouhad Haddad, Fairuz izen artistikoarekin, eta bere ibilbide luzeak eta bere estilo paregabeak “arabiar izarrik handiena” bihurtu zuten.

Gerra zibila hasi zenean, 1975ean, bera ez zen atzerrira bizitzera joan, baina ez zuen beste kontzerturik eman Libanon. Isiltasun osoa… 1994ra arte. Hiriburuko Martiriaren plazara itzultzeko hautua egin zuenean, “Li Beirut” (Beirutentzat) kantua estreinatu zuen, «bertan bildu ziren 50.000 pertsonentzat, eta gerrako 200.000 mamuentzat». «Ekialdeko urretxindorra itzuli zen azkenean», esaten zuten bertakoek. Izan ere, abestiarekin Fairuzek baikortasun eta itxaropen sentimendua sortu zuen, eta herrialdeko bi talderen arteko arrakala ixten lagundu zuen.

Fairuzek berak 1967an jadanik Al Qods (Jerusalem, arabieraz) hiriari kantatzen zion: “Oihuka ari naiz kaleetan/ Jerusalem zaharreko kaleetan/ utzi nire abestia ekaitz eta trumoi bihurtzen/ nire ahotsak hegaz jarraitzen du/ pertsonen kontzientzian zurrunbiloa/ esaiezue zer gertatzen ari den/ agian bere kontzientziak esnatzeko”.

Search