Ikus-entzunezko Kontseilu Orokorrak ere bere iritzia azaldu zuen azkar, eta ordu gutxitan 250 salaketa formal jasota, gaiaren gaineko txostena egingo zuela argitu zuen.
\r\n\r\n\r\n\r\nLe CSA a re\u00e7u + de 250 signalements concernant l'\u00e9mission \"Les 35 heures de Baba\". Le dossier va \u00eatre instruit prochainement.
\r\n\u2014 CSA (@csaudiovisuel) 2016(e)ko urriak 14\n
Egunak igaro ahala komunikabide eta sare sozialetan eztabaida handitzen joan da. Post honi laguntzen dion bideoak, adibidez, milioi eta erdi ikustaldi baino gehiago izan ditu egun hauetan YouTuben, eta ehunka, jasotako iruzkinak. Gehienak gertatutako erasotzat jo eta bi aurkezleen jarrera salatzen duten bitartean; tamalez, badira errua neskaren janzkerari leporatzen diotenak.
\r\nEztabaidari erantzunez bi protagonistak berriz ipini ziren kameren aurrtan astelehen iluntzean. Jean-Michel Mairek barkamena eskatu eta \u00abkeinua desegokitzat\u00bb jo zuen gertatutakoa.
\r\nMilaka ikusle dituen zuzeneko saio batean halako erasoa gertatzea eta programarekin normal normal aurrera jarraitzeak, halako egoerak erabateko naturaltasunarekin bizi ditugula argi erakusten du.Neskaren janzkera eta jarrera seinalatzen zuten mezuek ere norabide horretan sakondu eta emakumea bera kriminalizatzen dute. Telebistaz emandako erasoak zerbait positiboa izan badu, gertaera ezereztu ez izanaz gainera, haren aitzakian egin den lan pedagogikoa izan da. Dirudienez, ezetza beti ezetza dela oroitaraztea ez dago sobera oraindik.
\n