\r\n
Lehenengo mezu honetan espero duen haurrari heriotzara kondenatuko duen gaixotasuna detektatu diotela azaltzen du. Bizirik jaiotzea lortuko balu ere, minutu edo ordu gutxiren buruan hilko litzatekeela adierazten du amak, baina, hala ere, Irlandan abortatzerik ez duela salatzen du. Familian, gainera, badute behar bereziak dituen beste seme bat eta hortaz ez zaie erraza egingo abortatzeko Liverpoolera bidaiatzea.
\r\n\r\n\r\n\r\nIt's hard for us, imagine making this journey on your own like the thousands of women that made it before us & others that will have to.. pic.twitter.com/YAzgVs9DmS
\r\n\u2014 Heartbroken&Punished (@itstimetorepeal) 2016(e)ko azaroak 10\n
Guretzako gogorra bada, pentsa gure aurretik bakarrik etorri diren emakumeentzat.
\r\n\r\n\r\n\r\nAll went fine and in recovery.. #itstimetorepeal pic.twitter.com/hDlzmzuUyQ
\r\n\u2014 Heartbroken&Punished (@itstimetorepeal) 2016(e)ko azaroak 10\n
Dena ondo joan da. Errehabilitazioan gaude.
\r\nAbortatzeko atzerrira ihesi egin behar izan duen azken emakumea izan nahiko luke sare sozialak bozgorailu hartu dituen honek. Borroka honetan bere aletxoa jarri duelakoan, Irlandara, etxera, bueltatzen da sabela huts, kontzientzia lasai eta burua argi: legea baliogabetzeko unea da.
\n