\r\n
\r\n

Ea benetan azkena den gizonez beteriko rock festival misogino hori! @pikaramagazine @7menos20 @feministalde https://t.co/gjiAuO5zBS

\r\n\u2014 EmakumeenAsanblAraba (@EmakuAsnblAraba) 2018(e)ko martxoak 26\n
\r\n\r\n
\r\n

Urtebete pasata, kritikak irentsita, lagun askorekin eztabaidatuta, #M8 ikaragarri bat geroago, kaleak bete emakume geroago... batzuk ez daude prest gizarteak egiten duen maila berean pausuak emateko #berrizMinHau #amorrua https://t.co/fWKk5LkYYz @AzkenaRockFest @ecantollorente

\r\n\u2014 anearisti (@anearisti) 2018(e)ko martxoak 26\n
\r\n\r\n
\r\n

Nazkatuta gaude\uf47f #AzkenMatxiruloRock emakume erreferenteak behar ditugu!
Eta eraso sexistak salatzeko gune bat behar dugu @AzkenaRockFest @vitoriagasteiz pic.twitter.com/Y7Oi165N3v

\r\n\u2014 Plaza Feminista (@PlazaFeminista) 2018(e)ko martxoak 27\n
\r\n\r\n
\r\n

Haserre eta nazkatuta gaude, 40 taldetik soilik 4etan emakumeen presentzia dago... Gainera diru publikoa tarteko #HastaElco\u00f1o #AzkenMatxiruloRock #askida pic.twitter.com/jDre9QroCR

\r\n\u2014 idoia ibarrola (@idoiaibarrola) 2018(e)ko martxoak 27\n
\r\n\r\n
\r\n

\uf621 @ecantollorente y @gorka_urtaran

\u203c\ufe0fPresupuesto en \"igualdad\" del Ayuntamiento de Gasteiz: 514.000 euros (0,14% del presupuesto).

\uf4b6Ayuda del Ayuntamiento a un Azkena Rock con solo 4 grupos con alguna mujer: 270.000 euros #AzkenMatxiruloRock pic.twitter.com/udtZI2VAap

\r\n\u2014 Martxoak Zortzi (@m8gasteiz) 2018(e)ko martxoak 27\n
\r\n\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Azkena Rock, berdintasunaren doinuei entzungor

Disen_o_sin_ti_tulo
Azkenaren aurtengo kartela eta soil soilik emakumeen presentzia duten talden kartela.

Azkena Rock Festival jaialdiak atzo itxi zuen aurtengo kartela eta iaz bezala, oholtza gainean gizon festa nagusituko da. Mendizabalako eremuak hartuko dituen jaialdian arituko diren 40 taldetatik lauk bakarrik taularatzen dituzte emakumezko musikariak. Zehazki, The 5,6,7,8’s, Man and Sister Nicole Izobel Garcia, Joan Jett & The BlackHearts eta Dex Romweber Duo taldeak dira; eta azken honek, gainera, bateria du bakarrik emakumezkoa.

Mendizabalan eskasa bada emakumeen presentzia, hiriko beste txokotan hutsala da. Izan ere, Gasteizko Andra Mari zuriaren plaza dantzan jarriko duten debaldeko kontzertuetan ez da emakume musikaririk ageri, ezta bi egunetan arituko diren zortzi DJ-en artean ere.

Hala Bedi izan da emakumeen presentzia eskasaren aurrean alerta jotzen lehena. «Eta aurtengo Azkena Rock jaialdian emakumeak bakarrik arituko balira?» galdera pausatu eta grafikoki eman du erantzuna. Bete bete ageri den eskaintza musikalaren ondoan, soil soilik emakumeen presentzia duten taldeen kartela ipiniz; hau da, ia hutsik ageri den afixa bat jarriz.

Urtero urtero, udararen etorrera ospatu eta Araba dantzan jartzen duen jaialdia Last Tour enpresak antolatzen du. Haatik, Gasteizko udalak 200.000 euro baino gehiago ematen dizko egiteko horretarako.

Sare sozialetan piztu eta politikagintzan lehertu zen iaz eztabaida. Izan ere, iazko kartelean bi taldek besterik ez zituzten emakume musikariak. Sareetako erabiltzaile askok Last Tour enpresak jasotzen dituen laguntza publikoaren truke, «berdintasun gutxienekoa» ez galdegitea gogor deitoratu zuten iaz.

Sareko eztabaida Gasteizko udaleko pleno aretora eraman zuen EHBilduk eta kulturako ordezkari Estibaliz Canto zinegotzia ados agertu zen emakumeei leku duinagoa emateko ahaleginarekin. Are gehiago, iazko otsailean bertan aritu omen ziren enpresa antolatzailearekin genero ikuspegia txeratzeko beharraz eta, Cantoren arabera, Last Tour enpresak «erabat ulertu» zuen Udalaren jarrera.

Ulertu ala ez, diru publikoz lagundutako aurtengo kartelarekin emakume gutxi oholtzaratzen jarraituko du Azkena Rock Festival jaialdiak.

Amorrua sarean

Eragile feministek eta norbanakoek haserre hartu dute Azkena Rock 2018 jaialdian egongo den emakumeen presentzia eskasa eta sare sozialak erabili dituzte amorrua kaleratzeko modu. #AzkenMatxiruloRock traolarekin sareak kexaz betetzera deitu zuten.