\r\n

@JusteBro Twitter erabiltzaile alemaniarrak eman du deskubrimendu honen berri. Larunbatean bota zuen txioa eta bi milatik gora erabiltzailek elkarbanatu dute berria .\u00abNire emakume esku hauskorrak badu kandela pizteko aukera. Bazen garaia!\u00bb, dio \u00abpozarren\u00bb txiolari honek.

\r\n

Miss Bic Flex jarri diote izena tramankuluari eta noski, arrosa, da. Nori zuzendua dagoen zalantzarik ez izateko. Su pizgailuaren punta zuzena izan beharrean, okerra da, sua eta beroa, badaezpada, emakumearen gorputzetik urruntzeko. Eta azkenik, txiskero urdina barbakoak pizteko bada, arrosak kandela goxo eta ederrei su emateko balio du soilik.

\r\n

Gure artean\u00a0Facebook-eko Muy Bastas orriak eman du honen berri eta eztabaida ere eragin du. 800 aldiz izan da hortik ere elkarbanatua eta iruzkin ugari izan ditu.

\n"}
Oihana Llorente NAIZ

«Bazen garaia! Nire emakume esku hauskorrak badu kandela pizteko aukera!»

@JusteBro Twitter erabiltzaile alemaniarrak eman du deskubrimendu honen berri. Larunbatean bota zuen txioa eta bi milatik gora erabiltzailek elkarbanatu dute berria .«Nire emakume esku hauskorrak badu kandela pizteko aukera. Bazen garaia!», dio «pozarren» txiolari honek.

Miss Bic Flex jarri diote izena tramankuluari eta noski, arrosa, da. Nori zuzendua dagoen zalantzarik ez izateko. Su pizgailuaren punta zuzena izan beharrean, okerra da, sua eta beroa, badaezpada, emakumearen gorputzetik urruntzeko. Eta azkenik, txiskero urdina barbakoak pizteko bada, arrosak kandela goxo eta ederrei su emateko balio du soilik.

Gure artean Facebook-eko Muy Bastas orriak eman du honen berri eta eztabaida ere eragin du. 800 aldiz izan da hortik ere elkarbanatua eta iruzkin ugari izan ditu.