\r\n
\r\n

Icelandic women take a stand against the country's gender-based wage gap #kvennafr\u00ed https://t.co/qTRNB1L1QE pic.twitter.com/zs8pS5oRMd

\r\n\u2014 dwnews (@dwnews) 2016(e)ko urriak 27\n
\r\n\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Euskal Herriko emakumeak musu-truk ari dira lanean

Gizonek irabazten duten soldatekin erkatuta, urtarrila arte Euskal Herriko emakumeek kobratu gabe egingo dute lan. ‘Slate France’ komunikabideak zabaldu duenez Estatu frantseseko emakumeek gizonek baino %15,5 gutxiago kobratzen dute eta beraz, gizonek urte osoan zehar jasotzen duten lansariekin erkatuta, joan den ostiralean jaso zuten Ipar Euskal Herriko emakumeek euren azken soldata. WeDoData enpresak jasotako datu hauen arabera, Estatu espainoleko gizon eta emakumeen soldaten aldea %15,1 da. Hortaz, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako emakumeek gaur jasoko dute azken lansaria.

Europa Batasuneko estatistika ikerketa zentroaren datuetan oinarritu da WeDoData enpresa. Europako soldaten genero bereizkeriaren bataz-bestekoa %16,7an dago.

Ezberdintasun honen amaiera eskatzeko mobilizazioak izan ziren atzo Estatu fransetsean. Esanguratsua izan zen ere, pasa den urriaren 24ean Islandiako milaka emakumek egindako greba. 14.38ean atera ziren kalera, egunero, gizonek irabazten duten soldatarekin erkatuta, ordu horretatik aurrera kobratu gabe lan egiten dutela salatu zuten.

WeDoData enpresaren arabera, urteko osoko lansariak aintzat hartuz urriaren 31an jaso zuten Islandiako emakumeek azken soldata. Bertan, genero bereizkeriaren bataz-bestekoa %16,7an dago.

Sindikatuek eta mugimendu feministak antolatu zuten Islandiako protesta eta sare sozialetan oihartzun handia izan zuen #kvennafri traolak.