\r\n
\r\n

Hoy se cumplen 150 a\u00f1os del nacimiento de Marie Curie, la cient\u00edfica que hizo historia cuando para ellas m\u00e1s dif\u00edcil era hacer historia. pic.twitter.com/aCHg476m6p

\r\n\u2014 retrochenta (@retrochenta) 2017(e)ko azaroak 7\n
\r\n\r\n
\r\n

El 7 de noviembre de 1867 nace en Varsovia la primera mujer Premio Nobel, Marie Curie. Muri\u00f3 en Passy el 4 de julio del 34. pic.twitter.com/rxOhReOvKQ

\r\n\u2014 ruth (@RuthRuthpindado) 2017(e)ko azaroak 7\n
\r\n\r\n
\r\n

#TalD\u00edaComoHoy de 1867 nac\u00eda en Varsovia Marie Curie, sin duda alguna una de las grandes cient\u00edficas de la historia de la Ciencia. pic.twitter.com/gubd8xyAAv

\r\n\u2014 La F\u00edsica del Grel (@fisicagrel) 2017(e)ko azaroak 7\n
\r\n\n"}
Oihana Llorente NAIZ

Sareen omenaldia 150 urte beteko zituen Marie Curieri

Captura_de_pantalla_2017-11-07_a_las_11.04.23
marie

Marie Curie jaio zela 150 urte betetzen dira gaur. Erradiologia arloan aitzindaria izan zen eta bitan irabazi zuen Nobel saria.

Marja Sklodowska zuen berezko izena eta Varsovian, Polonian, jaio zen 1867ko azaroaren 7an. Gurasoak irakasleak ziren; musika irakaslea, ama, eta aita, ostera, matematika eta fisika irakasten zuen. Zientzia irauliko zuen emakumeak ez zuen bere herriko unibertsitatea zapaldu, emakumeek debekatuta zutelako. Haatik, eskola klandestinoetan ikasten jarraitu eta 1891an Parisera joango zen. Bertan, Sorbonan kimika eta fisika ikasi eta Pierre Curie, bere senarra izango zena, ezagutu zuen.

Material erradioaktiboak ikertuz, erradiologia arloan aitzindaria bihurtu zen Marie Curie. Bere senarrarekin batera material erradioaktiboak ikertu zituen, uranioa bereziki, pechblenda edo uraninita forman. 1903an Pierre Curie, Henri Becquerel eta Marie Curiek Fisikako Nobel saria jaso zuten elementu erradioaktiboekin egindako ikerketa zientifikoei esker.

1911an, ostera, Kimikako Nobel saria jaso zuen radio eta polonioren aurkikuntzari eta radioaren bakartzeari esker. Horrela, Marie Curie bi Nobel Sari ezberdin lortzen duen lehenengo pertsona bihurtu zen zen.

Gaur bere jaiotzaren 150. urtemugan Twitterreko erabiltzaileek gogoan izan dute eta bere izena Trending Topic bihurtu dute. Hemen bildumatxo bat: