«Euskaldunek euren taldea nahi dute» dio ‘Le Journal du dimanche’ astekari frantziar honen izenburuak... Euskal Selekzioaren eta Kataluniakoaren arteko partidaren aurretiko kronika da, ofizialtasunaren alde bat egingo dutela dio... Irudian ikusgai frantsesez... Baina paragrafoz paragrafo euskaraz ere badakar informazioaren itzulpena. Lehen aldia ez da izango, agian, baina Parisen egindako astekari batean euskaraz ikusteak asko harritu gaitu. (Antton Etxeberri-ren bidez jasoa)