Martxoaren 19an abiatuko da Korrika baina aurrerapen gisa munduko hainbat txokotan egingo dituzte lehen pausoak. Parisen martxoaren 7an izango dela iragarri genizuen, beste hainbat lekutan ere izango da eta tartean martxoaren 14ean Edinburgon, «Choose euskara!» leloari helduta dator iragarpena.