\r\n

Elkarte berak 75 urte bete zituenean ere, antzeko ekimena burutu zuten ospakizunetan eta horri dagokio goian txikian txapelaz eta Uruguaiko eta Euskal Herriko ikurrekin ageri den seiluak. 1988an argitaratu zuen hura Uruguaiko posta zerbitzuak, urteurrenetik urtebetera. Lagun batek asko ez dela telefonoz igorri dit seilu horren argazkia, eta horri begiratuta badirudi 2012an bezala 88 hartan ere zigiluaz gain zigilu-marka ere egin zutela, Gasteizko Legebiltzarrean dagoen Nestor Basterretxearen \u2018Izaro\u2019 eskulturatik abiatuta:

\r\n

\"\"

\r\n

Kasu gehiago ere badira Uruguaien bertan. 2011n \u2018Centro euskaro\u2019 delakoaren 100. urteurrena ospatzeko zigilua argitaratu zuen posta zerbitzuak. 12 pesoko balioarekin, orduan, Ignacio Iturriaren \u2018Aitona\u2019 lana oinarri hartuta egin zuten zigilu hura. Posta zerbitzuak bere webgunean, euskal etxe honen sorreraren berri dakar, eta baita argipena ere, ez zela lehena izan azalduz. 1911n sortu zen hau, aurrez beste zazpi euskal elkarte, behintzat, izan ziren: Laurac Bat (1876, Montevideo), Caja Vasco Navarra de Reempatrio (1882, Montevideo), Centro Vascongado (1883, Montevideo), Sociedad Euskara (1885, Montevideo), Euskaldunak Bat (1887, San Jose de Mayo), Laurak Bat (1892, Montevideo) eta Bizi on Bat (1901, Montevideo).\u00a0

\r\n

\"\"\"\"

\n"}
Zortzigarrena Naiz

Euskal Herria Uruguaiko seiluetan

Handiena orain hiru urtekoa da, eskuinetara ageri dena orain 4koa eta 1988koa ikurrina, Uruguaiko bandera eta txapela dituena ‘Euskal Erria’ hitzak lagunduta. Uruguaiko seiluak dira, posta zigiluak, bertako euskal komunitateen urteurrenei loturik argitaratutakoak.

‘Institución de Confraternidad Vasca Euskal Erría 1912-2012’ irakur liteke lehenean, 37 pesoko prezioa ikurrinaren koloreen gainean eta zesta punta saio bat, Gernikako arbola eta bertako juntetxearen hiru marrazki seiluan. Daniel Pereyrak diseinatu zuen zigilua 2012an, «Confraternidad vasca ‘Euskal Erria’» sortu zela 100 urte bete zirela ospatzeko. Uruguaiko posta zerbitzuaren webguneanzigilu hau sortzearen arrazoien berri zabal irakur daiteke, baita euskal migranteek Uruguaien izan zuten harrera onaren adierazpena ere.

Hauxe hitz hiz irakur daitekeena: «‘Da y expande por el mundo tu fruto’  fue la consigna que el poeta dio al Roble centenario, aquel que en Gernika, la tranquila y apacible villa bizkaina inmortalizada por la tragedia, es venerada alegoría de la libertad del pueblo vasco.  Obediente y generoso, el Roble cumplió largamente con aquel mandato y germinado en América a través de los hijos de su tierra,  éstos dejaron de ser emigrantes para convertirse en obreros y constructores de repúblicas. Y con el mismo laborioso empeño con que ayer labraron el patriarcal solar de sus montañas, se comprometieron con la tierra que los adoptó, sin resignar por ello a la identidad emanada de su cuna pirenaica».

Seiluaz gain, zigilu-marka ere argitaratu zuten 2012an urteurrenarekin bat eginez, kasu honetan haritz hosto baten inguruan sortutakoa:

Asko ez dela, Twitterren Kike Amonarrizek argitaratu zuen zigilu horren beraren argazkia, inprimatutako bertsioarena kasu hartan eta agian harrigarriena, kolore probetan Euskal Herriaren irudia ageri zela:

Elkarte berak 75 urte bete zituenean ere, antzeko ekimena burutu zuten ospakizunetan eta horri dagokio goian txikian txapelaz eta Uruguaiko eta Euskal Herriko ikurrekin ageri den seiluak. 1988an argitaratu zuen hura Uruguaiko posta zerbitzuak, urteurrenetik urtebetera. Lagun batek asko ez dela telefonoz igorri dit seilu horren argazkia, eta horri begiratuta badirudi 2012an bezala 88 hartan ere zigiluaz gain zigilu-marka ere egin zutela, Gasteizko Legebiltzarrean dagoen Nestor Basterretxearen ‘Izaro’ eskulturatik abiatuta:

Kasu gehiago ere badira Uruguaien bertan. 2011n ‘Centro euskaro’ delakoaren 100. urteurrena ospatzeko zigilua argitaratu zuen posta zerbitzuak. 12 pesoko balioarekin, orduan, Ignacio Iturriaren ‘Aitona’ lana oinarri hartuta egin zuten zigilu hura. Posta zerbitzuak bere webgunean, euskal etxe honen sorreraren berri dakar, eta baita argipena ere, ez zela lehena izan azalduz. 1911n sortu zen hau, aurrez beste zazpi euskal elkarte, behintzat, izan ziren: Laurac Bat (1876, Montevideo), Caja Vasco Navarra de Reempatrio (1882, Montevideo), Centro Vascongado (1883, Montevideo), Sociedad Euskara (1885, Montevideo), Euskaldunak Bat (1887, San Jose de Mayo), Laurak Bat (1892, Montevideo) eta Bizi on Bat (1901, Montevideo).