Hona Munichetik Isaak Elduaienek igorri dizkigun argazkiak! Munichen Korrikaz gain dantza eta giro ona izan ziren protagonista.
15.30etarako zuten zita jarria eta dozenaka herritar elkartur dira Munichen Korrikaren baitan. Bigarren aldia da Korrika hiri alemaniarrera iristen dena.
Munichera bezala, munduko beste hamaika txokotara ari da iristen Korrika (AGENDAn deialdiak). Horren adibide dira Paris, adibidez (BIDEOA) edo Nikaraguako Masaya herria.