Zortzigarrena Naiz

Korrika: Ziur Necochea dela? Hori euskahaldun piloa!

Bideoari soilik begiratutako zail da antzematen horren urrun denik, bertan balitz bezala Necochea diaspora zortzigarren herrialdea denaren adierazle bikaina. Argentina da eta euskahaldun andana dago bertan!

Ez da Necochea adibide bakarra, noski. Buenos Airesen, Euskal Echea eskolan gogoz ari dira prestatzen euren Korrika Txikia (ikusi argazkiak) eta La Platara hilaren 28an iritsiko da, baten bat nahastu eta hilaren 19an Plaza Morenon beroketa lanak eginez ia lehertu zen arren... (ikusi bideoa).