Txoko honetan beti erakartzen gaitu "euskal" etiketa daraman edozer ikusteak edonon. Kasu honetan bi milioitik gora ikustaldi dituen bideo batean topatu ditugu bi lagun Mikel Laboaren ‘Txoria txori’ ezagunaren pasartea kantatzen... kantatzen edo. Bai, ez da abestiari egin ahal zioten ekarpen dotoreena baina... Martin Solveig artista sonatuaren ‘Places’ lan berrian ageri dira eta zer esana eman du batean eta bestean artista paristarraren keinuak.
Youtuben bertan harridura agertu dute askok, ia zer den ere galdetu dute eta hainbat euskal herritarrek erantzun die abestiaren jatorria azalduz.
Urteko abesti sonatuenen bidean da honezkero Solveigen lan hau, ez dakiguna da ‘Txoria txori’-ren bertsio berezi honek luzaro iraungo duen lan honetan...