Zortzigarrena Naiz

Zazpi herrialdeko Euskal Herria ‘El Intermedio’ saioan


Klik mapan handiago ikusteko

Astelehenean, hauteskundeen emaitzen berri ematerakoan erabili zuen ‘El Intermedio’ saioak irudian ikusi ahal duzuen grafismoa... Ezkerrean Galiziako lau herrialdeak, eskubian Euskal Herria; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialde bakarra izango balira bezala, baina mapa zazpi herrialdeena. Izan ere, Nafarroa nabarmen ikusi daiteke baina baita Lapurdiren zatitxoa ere... Beraz, ikurrinaren atzean Euskal Herria osoa dagoela dirudi. 

Besteak beste Arnaldo Otegik berak ere zabaldu du honen berri, Twitterren, «Euskal Herria Bildu ez da existitzen "El Intermedio" saioan... behintzat Euskal Herriko mapa erabili zuten, bada zerbait!» esanda...