Lurmutur hiria, Afrikako herririk kosmopolitenetakoa
Lurmutur Hiriak den-dena dauka: mendi ikusgarriak, surfean ibiltzeko hondartzak, fauna zoragarria eta mokofinetan mokofinena ere liluratuko duten ardoak. Modernotasunaren eta tradizioaren artean zanbuluka dabilen hiri aldabera honek puntapuntako azpiegiturak ditu.
Hegoafrikak duela zenbait urte utzi zuen atzean gizateriaren historia hurbilaren atalik gaitzesgarrienetako bat, apartheid-a. Robben Island uhartera egindako bisitak hain aspaldikoa ez den iragan hori gerturatzen digu. Uhartea 30 minutu eskasera dago ferryan, eta bertan 18 urtez giltzapetuta eduki zuten Nelson Mandela, apartheidaren aurkako mugimenduko liderra eta gerora Bakearen Nobel sariduna. Ziega horiek ikusteak, espetxea behin betiko ixtean zeuden bezala, eta Mandelaren espetxekide izandako beste preso politiko batzuen testigantzak bertatik bertara entzuteak muin-muineraino hunkitzen zaitu.
Ferryak Victoria & Alfred Waterfront delakotik abiatzen dira. Kaiaren bueltako merkataritza gune bat da, noria, dendak eta luxuzko hotelak kokatzen dira bertan, baita artisautza azokak, akuarioa eta 40 jatetxetik gora, askotariko gustuetara eta prezioetara moldatzeko moduko eskaintzan.Hiri modernoa baino pixka bat gorago dago Bo-Kaap auzoa, erdialdetik oinez ere oso erraz iristeko moduan, eta nahi eta nahi ez ezagutu beharrekoa da. Harlanduzko zoru gainean kolore alaiez margoturiko etxez osatutako kalexka estuetan kokatu ziren holandar kolonek Sri Lankatik, Malaysiatik eta Indonesiatik ekarritako musulman eta malaysiar guztiak, esklabotzaren abolizioaren ondotik.
Hiriaren edozein txokotatik bistaratzen da Table Mountain. Tepui itxurako mendi honen gailurrera igotzea da ezinbestean egin beharreko beste gauzetako bat, bertatik zabaltzen baitira hiriaren ikuspegirik onenak. Gainera, naturaren zazpi mirarien zerrendan dago. Denbora izanez gero, igoera eta jaitsiera oinez egitea da onena; bestelakoan, teleferiko moderno batek tontorrean bertan utziko zaitu. Handik abiatuta, hainbat ibilbide seinalatu daude. Garrantzitsua da bidetik ez ateratzea, bertako natura ahalik eta hobekien babesteko. Ez da ezohikoa dassie taldeak aurkitzea. Akuriaren itxurako animaliatxo horiek, 50 cm eskas dutelarik, izugarri gogoko dute turistengana gerturatzea, mokadutxoa partekatzeko. Denboraz ondo bagabiltza, mendi honen biki txikia, Lions Head, bisitatzeko aprobetxatu dezakegu, izen hori jasotzen baitu mendiak, perspektiba jakin batetik begiratuta eta irudimen apur bat jarrita lehoi baten silueta antzeman daitekeelako.
Hiria sakonetik ikusi ondoren, inguruetako beste txoko erakargarri batzuk esploratzera abiatu gara. Ibilgailua alokatzea merkea da (80 euro astean, gutxi gorabehera) eta bertako errepideek ez dute inolako aitzakiarik gureen aldean, beraz, aukera-aukeran daukagu.
Lurmutur Hiriaren erdialdetik errepidez 30 bat minutura dago Hout Bay. Hara iristeko, Constantia Nek eta hegoaldeko bizitegi auzoak zeharkatu ditzakegu, eta bestela, kostaldeko errepide panoramikoa hartuta, Clifton, Camps Bay eta Llandudnotik igaro. Giro biziko arrantzale portu bat dauka, zenbait jatetxerekin, eta itsaski ezin gozoagoak mahairatzen dituzte, itsasotik atera berriak. Mariner Wharf delakoan, herrialde osoko fish and chips (arraina eta patatak) onenak egiten dituzte. Itsas lehoiak itsasertzera gerturatzen dira batzuetan, turisten gozamenerako, baina benetan gertutik ikusi nahi dituenarentzat, aukerarik onena Duiker uhartera joatea da.
Chapman’s Peak Drive-ko ibilbide panoramikoa
Hout Bay eta Noordhoek lotzen ditu Chapman's Peak Drive kostaldeko errepideak. 2004an berrireki zuten ibilbide panoramiko honek badiaren gaineko ikuspegirik zoragarrienak eskaintzen ditu. Sandy hondartza Lurmutur Hiriko hondartza nudista bakarra da, eta leku aproposa da ohartzeko zer hotz dagoen itsasoko mendiak, perspektiba jakin batetik begiratuta eta irudimen apur bat jarrita lehoi baten silueta antzeman daitekeelako.
Hiria sakonetik ikusi ondoren, inguruetako beste txoko erakargarri batzuk esploratzera abiatu gara. Ibilgailua alokatzea merkea da (80 euro astean, gutxi gorabehera) eta bertako errepideek ez dute inolako aitzakiarik gureen aldean, beraz, aukera-aukeran daukagu.
Lurmutur Hiriaren erdialdetik errepidez 30 bat minutura dago Hout Bay. Hara iristeko, Constantia Nek eta hegoaldeko bizitegi auzoak zeharkatu ditzakegu, eta bestela, kostaldeko errepide panoramikoa hartuta, Clifton, Camps Bay eta Llandudnotik igaro. Giro biziko arrantzale portu bat dauka, zenbait jatetxerekin, eta itsaski ezin gozoagoak mahairatzen dituzte, itsasotik atera berriak. Mariner Wharf delakoan, herrialde osoko fish and chips (arraina eta patatak) onenak egiten dituzte. Itsas lehoiak itsasertzera gerturatzen dira batzuetan, turisten gozamenerako, baina benetan gertutik ikusi nahi dituenarentzat, aukerarik onena Duiker uhartera joatea da.
Chapman’s Peak Drive-ko ibilbide panoramikoa Hout Bay eta Noordhoek lotzen ditu Chapman's Peak Drive kostaldeko errepideak. 2004an berrireki zuten ibilbide panoramiko honek badiaren gaineko ikuspegirik zoragarrienak eskaintzen ditu. Sandy hondartza Lurmutur Hiriko hondartza nudista bakarra da, eta leku aproposa da ohartzeko zer hotz dagoen itsasoko atsegin hau ezaguna da, bertako hondartzan afrikar pinguinoaren kolonia handi bat dagoelako. Hondartza bizitegi auzo baten erdi-erdian badago ere, hegazti autoktono hau hain gertutik ikusteko aukera ematen duen leku bakarrenetakoa da, babesgune horretan atzera eta aurrera beren kasa dabiltzalarik.
Muizenbergek izan ditu garai hobeak, bertako hareatzak Clifton eta Camps Baykoak bezain ospetsuak zirenean, baina paraje berezia izaten jarraitzen du, ur epelekoa eta surfean hasteko ezin hobea. Hondartzaren ondoan kafetegiak ugaritu dira eta kaseta koloretsu batzuk jarri dituzte, eta are erakargarriagoa da horrela.
Hegoafrikako ardorik onenak
Lurmuturra munduko ardogintzako eskualde garrantzitsuenetakoa da. Herrialdeko mahastien %15etik gora eskualde ñaño honetan pilatu dira, eta entzute handia lortu du bertan daudelako goi gamako ardoak ekoizten dituzten upategiak, herrialdeko ardorik hoberenen egileak.
Stellenboshen, dozenaka mahastizainek azalera handietan landu dituzte europar mahatsondoen aldean inolako aitzakiarik ez duten mahastiak. Paisaia liluragarriak dituen eskualde bat da, mendi ikusgarriz josia eta fruta arbolez eta mahastiz betetako magal emankorrez zipriztindua. Upategi gehienak euren jabetzako lurretan kokatzen dira, etxalde handietan, eta bigarren mailako errepideak hartuta ibilgailuz joan beharra dago.
Tour turistikoetan pare bat upategi sartu ohi dituzte, bakoitza bere ardo motan espezializatua, eta horrez gain, gazta nahiz txokolatea dastatzeko saioa eta aire zabalean egindako otordua ere eskaini ohi dute.
Waterford State da bisitatzea komeni den ekoizle horietako bat. Txokolatez lagundutako kata ederrarekin batera, mahastietan barrena 4x4 ibilgailuan egindako tourra eta emandako azalpenak ikusita, ardoa atsegin ez duen bat ere zaletzeko modukoa da.
Lurmuturraren hegoaldetik errepidean
Sir Lowry’s Pass gaineko N2ak lurmuturraren hegoaldea zeharkatzen du Riverdaleraino; eta hor, R323k aurrera egiten du iparrerantz, Oudshoorneraino, Cango haitzuloetaraino eta herrialdeko porturik ikusgarrietaraino, denak R328aren bidez lotuak. Kostaldeko herrietara iristeko, N2tik abiatzen diren errepide nagusiak ere har daitezke. Etengabe agertzen dira seinaleak eta zaila da galtzea.
Baleak ikustea da Hegoafrika bisitatzen dugun askoren helburuetakoa. Hermanus ezaguna da, munduko punturik hoberenetakoa delako lehorretik baleak ikusteko. Ugaztun eder horiek ikusteko garairik aproposena uztaila eta azaroa bitartekoa da.
Balea australak urertzetik 50 metro eskasera gerturatzen dira eta azaleratu egiten dira, eta hor ikus ditzakezu buztan kolpeak emanez, burua ateratzen, tripaz gora jartzen... Lehorretik bistaratzea lortu ez, eta Gansbaaitik abiatzen diren ontzietan itsasoratzea izan daiteke beste aukera bat, irteera antolatuak egiten baitituzte. Bi herriotatik gertu dago Agulhas lurmuturra, Afrikako punturik hegoaldekoena eta Indiar Ozeanoak eta Atlantikoak bat egiten duten lekua. Ilunabarrak ikaragarri ederrak dira hemen ere.
Hermanusetik bi ordura dago, gutxi gorabehera, Swellendam, estilo kolonialeko herri historikoa. Jarraian, errepideak Little Karoo eskualde erdidesertikoa zeharkatzen du. Eskualde horrek historikoki lotura handia izan du ostrukaren hazkuntzarekin. Behin hori igarotakoan, AEBetako Route 66 entzutetsuarekin senidetutako ibilbide batera iritsi gara; izan ere, biak sortu ziren paraje mortu tankerakoetan isolatutako baserrien arteko komunikazio bide bat sortzeko beharrari erantzunez. Ostruka haztegi batzuek bisita gidatuak antolatzen dituzte, eta abere hauei buruz ikasteko asko eskaintzeaz gain, baliteke haien gainean ibiltzeko aukera ere izatea, betiere gure pisua ostrukak jasateko modukoa bada.