Amagoia Bilbao

Oreki, gula eta aguakate entsalada

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g oreki, aguakate bat, 150 g gula, 6 hosto uraza, azenario bat, erremolatxa laurdena, olioa. Saltsa: 9 koilarakada olio,  3 koilarakada Modena ozpin, gatza.

Zailtasuna                         1               

1. Kazola handi batean ur ugari  irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean -al dente eran- atera eta xukatu. Busti ur hotzean.
4. Uraza garbitu eta zatitu.
5. Azenarioa eta erremolatxa birrindu.
6. Aguakatea zuritu eta zerrendatan moztu.
7. Zartagin batean olio zurrusta batekin gulak arin erregosi.
8. Plateretan uraza, orekia, azenarioa, erremolatxa, aguakatea eta gulak jarri. Gainetik irabiatutako saltsa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g oreki, aguakate bat, 150 g gula, tomate bat. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada Modena ozpin, piper gorri eta berde laurdena, tipulina laurdena, gatza.

Zailtasuna                              1

1. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala egosi eta freskatu.
2. Tomatea  eta aguakatea zuritu eta dadotan zatitu.
3. Saltsaren barazkiak txikitu eta saltsaren beste osagaiekin nahastu.
4. Osagai guztiak eta saltsa nahastu. Lau plateretan jarri.