![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/751/614/article_main_landscape/patata.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
4 patata, perrexila. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 150 g barrengorri, 150 g intxaur zurituta, 200 g gazta Feta, koilarakada bat ezti, olioa, gatza. Saltsa: 200 g Cheddar gazta xerratan, 3 koilarakada ardo zuri, 2 koilarakada esne-gain, gatza.
Zailtasuna 3
1. Patatak ondo garbitu eta aluminiozko paperarekin bildu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190ºC-an, 30 minutuz. Epeltzen utzi eta papera kendu.
2. Luzeran moztu eta koilara batekin barruko mamia atera, kanpokoa apurtu gabe.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Barrengorriak ondo garbitu eta zerrenda finetan moztu. Txikitutako baratxuria eta barrengorriak gehitu eta erregosi.
3. Intxaurrak txikitu eta gazta dado txikitan moztu. Barazkiak eginda daudenean eztia, intxaurrak eta gazta gehitu eta nahastu.
4. Ontzi batean pataten mamia eta aurreko nahasketa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
Saltsa:
1. Eltze batean ardoa eta esne-gaina jarri eta berotu.
2. Zatitutako gazta gehitu eta eragin, urtu arte. Sutatik kendu eta txikitutako perrexila bota.
Bukatzeko:
1. Pataten azala nahasketarekin bete.
2. Azpil batean patatak jarri eta saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu arte.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)