Amagoia Bilbao

Txahal zankarra gisatua

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

GARAGARDOAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
800g txahal zankar, 3 azenario,  2 tipula, 300 ml garagardo, 300 ml salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza, koilarakada bat azukre, koilarakada bat ziape.

Zailtasuna                        2               

1. Zankarra kordel batekin lotu eta gatza eta piperbeltz beltza bota.
2. Eltze batean olio pixka bat berotu eta haragia gorritu.
3. Txikitutako tipula eta azenarioa gehitu eta garagardo eta saldarekin busti. Behar adina gatz bota eta 40 minutuz egosi.
4. Azukrea eta ziapea gehitu. Beste 30-40 minutuz egosi, haragia bigundu arte.
5. Haragia atera eta zerrendatan moztu. Berriro saltsan sartu eta  2 minutuz egosi.

ARDOAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
800g txahal zankar, azenario bat, 3 tipula, 4 baratxuri ale, 250 ml ardo beltz, 200 ml ardo zuri, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                        1              

1. Zankarra kordel batekin lotu e-ta gatza eta piperbeltz beltza bota.
2. Presioko eltze batean zerrendatan moztutako barazkiak eta zankarra jarri. Ardoarekin busti eta 25 minutuz egosi, haragia bigundu arte.
3. Haragia atera eta zerrendatan moztu. Saltsa irabiagailuarekin nahasi, haragia sartu eta 2 minutuz egosi.

Bi errezetak zerrendatan moztutako patata egosiekin, arrozarekin edo tailarinekin  lagundu.