Aste honetako saioan perkusio analogiko zein elektronikoan aritzen diren bi emakume ekarri ditugu saiora. Stephanie Mannaerts belgiarra Brutus taldeko baterijole eta abeslariarekin hasi gara. Rock progesibotikpost-hardcorrera hainbat estiloak lantzen duen taldea. Bere ahotsak hunkiberatsuna eta oldarkeria helarazten digu aldi berean.
Euskal Herrira begira, guztien ahotan eta eszenatokietan dabilen Raitx proiektuaren inguruan hitz egingo dizuegu. Esti Berazak instrumentazioan landutako teklatuak, sintetizadoreak eta baxuaren perspektibatik. Rakel Arenazaren bakarkako proiektu apurtzailean lagundu du Estik, Xalba Ramirez gitarjolearekin batera, Koban taldeko hiru kideek euskal eszenan leku bat egin berri duen berezko soinu bat ekarri dutelarik.