
Skakeitan, Brigade Loco, Des-Kontrol eta Zea Maysen NAIZ Kontzertuak Hernaniko kiroldegian bertan ikusteko sarrerak salgai jarriko dira astearte eta asteazken honetan, hilak 12 eta 13 hain zuzen ere, Atsegindegin, 16.30etatik 20.30etara.
Hernaniarrek sarrerak lehentasunez erosteko aukera izango dute honela bi egun hauetan zehar. Ondoren, soberan gelditzen diren sarrerak publiko orokorrarentzat salgai jarriko dira, urtarrilaren 14tik aurrera, NAIZeko webgunean.
Kontzertu bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du. Kontzertu bat baino gehiago ikusteko sarrerak erosi ahal izango dira. Baina pertsona bakoitzak 6 sarrera erosi ahal izango ditu guztira, asko jota. Edozein kontzerturako sarrera fisikoa erosita, kontzertu guztiak online ikusteko aukera ere eskuratuko da.
NAIZeko harpidedunek sarrerak 8 eurotan erosi ahal izango dituzte, eta hauek eskuratzeko astelehen honetan jasoko duten emailaren bidez egin beharko dute.
Online ikusteko sarrerak, 14tik aurrera salgai
Kontzertuak etxetik online ikusteko sarrerak erosi nahi dituztenek, urtarrilaren 14tik aurrera erosi ahal izango dituzte, NAIZen 2,5 euroren truke.
Lau kontzertuak online ikusteko bonoak ere salgai jarriko dira, 8 euroren truke.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

Ikerketa batek eskolen jangeletako menuetan desoreka nutrizionalak antzeman ditu

Pantxoa eta Peioren ‘Azken dantza’-rako sarrerak agortu egin dira
