![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/771/030/article_main_landscape/caraco.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
28 kodilo handi (oreki mota bat, karakola formakoa), Idiazabal gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, azenario bat, 350 g izokin fresko, olioa, gatza. Saltsa: tipulina erdia, 300 g ziazerba, 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako baratxuriak eta birrindutako azenarioa barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Dado txikitan moztutako izokina gehitu eta arin erregosi. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, si eztitan.
2. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi, su ertainetan.
3. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
4. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
5. Ziazerbak gehitu eta nahastu.
Bukatzeko:
1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri. Ura irakiteko moduan dagoenean, kodiloak eta gatza bota; noizean behin eragin.
2. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente- atera eta xukatu.
3. Kodiloak betegarriarekin bete.
4. Azpil batean betetako orekia jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.
5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo gorritu eta berotu arte.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)