Amagoia Bilbao

Orburu kremak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

ARRAUTZAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
10 orburu, 2 baratxuri ale, 300 g patata, 1,5 litro salda, 4 arrautza, olioa, gatza.

Zailtasuna                           2

1. Ontzi baten zerrendatan moztutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Orburuak garbitu eta lau zatitan moztu.
3. Patata zuritu eta kraskatu.
4.  Baratxuei orburuak eta patatak gehitu eta arin erregosi.
5. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
6. Eltze batean ura, gatz eta ozpin pixka batekin jarri.
7. Irakiten hasten denean, suaren indarra jaitsi eta arrautzak, azalarik gabe, sartu. Tapatu eta 2 minutuz egiten utzi.
Plateretan krema bota, gainean arrautza eta zatitutako urdaiazpikoa jarri.

OLIBA BELTZEKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
10 orburu, 3 porru, 200 g patata, 16 oliba beltz, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                       1

1. Zerrendatan moztutako porruak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Garbitutako orburuak gehitu eta arin erregosi.
3. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
Plateretan krema bota, gainean txikitutako olibak jarri.