Amagoia Bilbao

Arroza bakailao kokotxekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 300 g bakailao kokotxa, 2 baratxuri ale, 150 g ziazerba, 3 orburu, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2             

1. Kokotxei gatza kentzeko, 24 orduz ur hotzetan beratu. Tarte horretan ura hiru aldiz aldatu behar dugu.
2. Atera eta ondo lehortu. Soberan dauzkaten azalak kendu.
3. Eltze batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Orburuak garbitu eta zerrendatan moztu. Ziazerbak txikitu. Baratxuriekin batera jarri eta 2 minutuz erregosi.
5. Arroza gehitu eta eragin.
6. Salda beroarekin busti eta eragin, estali eta 10 minutuz egosi.
7. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Bakailao kokotxak sartu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 300 g bakailao kokotxa,  piper berde bat, 2 baratxuri ale, 1,5 litro salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Kokotxei gatza kendu.
2. Txikitutako barazkiak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin busti eta eragin, estali eta 10 minutuz egosi.
5. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Bakailao kokotxak sartu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.