Pasa den asteburuan Hernaniko kiroldegian izan ziren NAIZ kontzertuen ‘aftermovie’-a argitaratu du NAIZek.
Lau talde aritu ziren oholtza gainean: Skakeitan, Brigade Loco, Des-kontrol eta Zea Mays. Kontzertuek eredu mistoa izan zuten, hau da, ikusleek emanaldiak kiroldegian bertan edota etxetik zuzenean gozatzeko aukera izan zuten Taom eta Fokuren ikus-entzunezko ekoizpenari esker.
Guztira bederatzi kamera erabili ziren, hogei langile eta hamabost boluntario aritu ziren lanean. Lau kontzertu hauek irekian emango dira berriz aurtengo udaberrian NAIZen.
Music
Izaro, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin batera, Olentzerori kantuan
Music
Chill Mafiak martxoaren 28an utziko ditu behin betirako oholtzak, Bilboko CUBEC!-en
Music
Muguruza lleva ‘Sarri Sarri’ a Martutene 39 años después de la fuga que la inspiró
Music
120 abeslari ez profesionalen bila dabil Euskadiko Orkestra
Basque Country