LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g tallarin, tipulina bat, 2 azenario, piper berde bat, 300 g ganba, olioa, perrexila, gatza.
Zailtasuna 1
1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, tallarinak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Zerrendatan moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tiratan moztutako azenarioak eta piperra gehitu eta arin erregosi.
3. Zuritutako ganbak gehitu eta arin erregosi.
Tallarinak, txikitutako perrexila eta aurreko nahasketa nahastu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g taillarin, 150 g kuiatxo, 12 tomate cherry, 300 g ganba, olioa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Tallarinak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Tiratan moztutako kuiatxoa olioarekin erregosi, su eztitan.
3. Tomateak garbitu eta erditik moztu. Kuiatxoari gehitu eta arin erregosi.
4. Zuritutako ganbak gehitu eta arin erregosi.
Tallarinak eta ganbak nahastu.