NAIZ

‘Aurrez aurre’, feminismoaz blai Annekdotas kantariaren lehen bideoklipa

Annekdotas abeslari olazagutiarrak ‘Aurrez Aurre’ bideoklipa atera berri du, bere lehen singlearen aurrerapena. Olatzagutian eta Gasteizen errodatuta, emakumeen ahalduntzearen aldarri garbia da, erritmo urbanoez blaituta.

Annekdotas kantariaren lehen bakarka lanaren aurrepena, ‘Aurrez Aurre’ izeneko, Spotyfyn aurkitu daiteke ere, Beldurbarik sortutako playlistean, BB Jarrera duten beste abesti batzuekin batera.

Annekdotas konpositorea, piano-jotzailea eta aktorea da 6 urte zituenetik. Potroberoak punk taldean korista eta teklatu jotzaile gisa aritu izan ondoren, Noise Fucktory heavy metal taldea sortu zuen lagunekin. Judas Priest, Stratovarius edo Children of Bodomen bertsioak egiten zituzten. 2019ra arte Joaquin Sabina gasteiztarraren Sabin Joaquina y veciversa tributu taldeko kidea izan da eta, 2020an, bakarkako bideari jarraitzeko erabakia hartu zuen, AnneKdotas bezala.

Duela gutxi, Arabako gazteen genero-indarkeriaren aurkako sentsibilizazio kanpainaren barruan, ‘A golpe de palabra’ antzezlanean parte hartu du. Berdintasunaren aldeko ekintzei lotuta, Arabako Dupla taldeko Garyrekin batera, ‘musika eta ligoteoari’ buruzko tailer bat egiteko ere aukeratu dute.

Erritmo urbanoekin jokatuz, euskaraz eta gaztelaniaz, musika honek mezu feminista helarazi nahi die belaunaldi berriei, ahaldunduta senti daitezen. Iris Audiovisual elkarteak egindako bideoa David Alvarezek zuzendu du, eta Arabako eta Nafarroako zenbait kokaleku islatzen dira, esaterako Arabako Batzar Nagusiko bulegoak edo Olaztiko Cementos Portland Valderrivas fabrika.

Jantziek Hemen Proiektuaren sinadura daramate, eta Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy Zinemaldian zeramaten jantzien egilea.