Amagoia Bilbao

Azalore eta barazki opilak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g azalore, 2 baratxuri ale, azenario bat, 100 g kuia, arrautza bat, ogi birrindua, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Azalorea 10 minutuz egosi. Ondo xukatu eta txikitu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
3. Birrindutako kuia eta azenarioa gehitu eta erregosi.
4. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta ondo nahastu. Behar adina ogi eta gatz bota.
5. 16 bola egin, zapaldu eta irinetik pasatu.
6. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta opilak erre.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g azalore, 150 g brokoli, tipula erdia, piper berde erdia, piper gorri laurdena, 50 g arto gozo, 50 g ilar, 2 koilarakada garbantzu irin, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Azalorea 10 minutuz egosi eta brokolia 6, ez du gehiegi egin behar. Ondo xukatu eta txikitu.
2. Ilarrak 2 minutuz egosi.
3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.
5. Ontzi batean barazkiak, azalorea, brokolia, artoa, ilarrak eta irina jarri eta ondo nahastu. Behar adina gatz bota.
6. 16 bola egin eta zapaldu.
7. Azpil batean papera jarri, eta gainean opilak. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 20 minutuz.