Amagoia Bilbao

Ilarrak indioilarrekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,5 kilo ilar, tipula erdia, 2 tomate, 2 arrautza, 150 g indioilar egosi, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Zuritu ilarrak.
2. Arrautzak 8 minutuz egosi, zuritu eta txikitu.
3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.  
4. Tomateak zuritu eta txikitu. Tipularekin batera jarri eta erregosi.
5. Txikitutako indioilarra gehitu eta arin erregosi.
6. Ilarrak eta piper gozoa gehitu, urarekin estali eta 10 minutuz egosi. Behar adina gatz bota eta arrautza gehitu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
1300 g ilar, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 200 g indioilar egosi, 4 arrautza, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Zuritu ilarrak. Azalak 20 minutuz egosi eta salda xukatu.
2. Ilarrak saldan 10 minutuz egosi eta xukatu. Salda gorde.
3. Eltze zabal batean txikitutako ti-pulina olio pixka batekin erregosi.
4. Txikitutako baratxuriak gehitu eta erregosi.
5. Dado txikitan moztutako in-dioilarra gehitu eta arin erregosi.
6. Ardo pixka bat bota eta 2 minutuz egosi.
7. Ilarrak eta baso bat salda gehitu.
8. Gainean arrautzak kraskatu. Eltzea estali eta egosten utzi, arrautzen zuringoa egin arte.