Amagoia Bilbao

Orburu arrautzopilak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

ETA PIPERRAK
Osagaiak 4 lagunentzat
Baratxuri ale bat, 5 pikillo piper, 6 orburu, 7 arrautza, olioa.

Zailtasuna                        2               

1. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera.
2. Eltze batean ura eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, orburuak sartu eta 15 minutuz egosi.  Atera eta lau zatitan moztu.
3. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.
4. Piperrak tiratan moztu. Baratxuriarekin batera jarri eta erregosi.
5. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Orburuak eta piperrak gehitu eta nahastu. Gatza bota.
6. Zartagin batera olio pixka bat bota eta berotu. Arrautzaren nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu.

ETA PERRETXIKOAK
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipulina bat, 6 orburu, 150 g perretxiko, 7 arrautza, olioa.

Zailtasuna                            2

1. Orburuak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi.
3. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.
4. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Orburuak eta perretxikoak gehitu eta nahastu.
5. Arrautzopilak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.