Amagoia Bilbao

Itsaski kroketak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g muskuilu, 300 g otarrainxka, 2 txipiroi, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Txipiroi garbitu eta txikitu.
2. Muskuiluak ur zurrusta batekin egosi, ireki arte. Oskolak kendu, haragia txikitu eta salda xukatu.
3. Otarrainxkak zuritu eta txikitu.
4. Eltze batean txipiroiak gurinarekin erregosi. Otarrainxkak eta irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
5. Esnea eta salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Muskuiluak gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz bota eta hozten utzi.
6. 24 bola egin eta kroketak egin.
7. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.
8. Zartagin batean olio ugari berotu eta kroketak frijitu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
Tipulina bat, 100 g ganba, 150 g txirla, 200 g muskuilu, 3 g txipiroi tinta, 135 g irin, 135 g gurin, litro bat esne, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Muskuiluak eta txirlak garbitu eta egosi, ireki arte.  Salda xukatu.
2. Txikitutako tipulina gurinarekin erregosi.
3. Txikitutako ganbak gehitu eta erregosi.
4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.
5. Esnea, tinta eta salda bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako muskuiluak eta txirlak gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz.
Aurreko errezetan bezala bukatu.