Amagoia Bilbao

Oilasko bularki frijitua eztiarekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g oilasko bularki, 2 koilarakada soja saltsa, 4 koilarakada ezti, 2 arrautza, koilarakada bat ziape, irina, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                          2

1. Oilaskoa dadotan moztu. Gatza  eta piperbeltz beltza bota.
2. Arrautzak irabiatu, irina gehitu eta nahastu, ore bat lortu arte. Oilaskoarekin ondo nahastu eta ordu betez beratzen utzi.
3. Zartagin batean olioa berotu eta oilaskoa frijitu.
4. Eztia, ziapea eta soja saltsa nahastu.
5. Plateretan oilaskoa jarri eta gainetik saltsa bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g oilasko bularki, 200 ml esne, limoi bat,  baratxuri ale bat, 4 koilarakada ezti, koilarakada bat ozpin, koilarakada bat gurin, irina, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2

1. Esnea limoi zukuarekin nahastu.
2. Oilaskoa dadotan moztu. Gatza  eta limoi zuku pixka bat bota eta 30 minutuz beratzen utzi.
3. Oilaskoa atera eta hurrenez hurren irinetatik, esnetik eta irinetatik pasatu. 20 minutuz pausatzen utzi.
4. Zartagin batean olioa berotu eta oilaskoa frijitu.
5. Eltze batean gurina urtu eta eztia gehitu. Baratxuria txikitu, gehitu eta 2 minutuz egosi.
6. Plateretan oilaskoa jarri eta gainetik saltsa bota.