Amagoia Bilbao

Muskuilu bolak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Orea: arrautza bat, 150 ml ur epel, 250 g irin,10 g legami fresko, gatza. Betegarria: 2 tipula, 2 baratxuri ale, piper berde bat, piper gorri laurdena, kilo bat muskuilu, 70 g irin, litro erdi esne, gatza, pipermina. Saltsa: 2 koilarakada maionesa, 2 koilarakada sriracha saltsa.
Zailtasuna                           3

Orea:
1. Legamia uretan urtu.
2. Ontzi batean irina jarri eta ura, gatza eta arrautza gehitu eta nahastu. Eragin, ore bat lortu arte. 3. Tapatu eta leku epel batean 30 minutuz utzi, orea igo arte.
Betegarria:
1. Garbitu ondo muskuiluak. Eltze batean muskuiluak eta ur zurrusta bat jarri. Egosi, muskuiluak ireki arte. Oskolak kendu eta haragia txikitu. Salda xukatu.
2. Eltze batean txikitutako tipulak eta baratxuriak olioarekin erregosi, su eztitan.
3. Piperrak garbitu, haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi, su eztitan.
4. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin. Esnea eta baso laurdena salda apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Muskuiluak gehitu eta egosi, su eztitan, hiru minutuz. Behar adina gatz eta pipermin bota. Hozten utzi.
5. 12 bolak egin eta aurreko oretatik pasatu.
6. Zartagin batean olio ugari bero-tu eta bolak frijitu. Paper baten gainera atera.
Saltsa hau bereiz atera:
Ontzi batean 2 saltsak jarri eta nahastu. Jarri sriracha saltsa puntuan.