![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/810/190/article_main_landscape/macarron.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, tipula bat, tomate bat, 300 g txipiroi, 2 boltsa tinta, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txipiroiak garbitu.
2. Barazkiak garbitu eta moztu. Eltze batean olioa pixka bat, barazkiak eta txipiroiak jarri. Estali eta 30 minutuz egosten utzi.
3. Txipiroiak atera eta barazkiak sutan jarri. Ontzi batean tintak ur pixka batekin nahasi, barazkiei gehitu eta 3 minutuz egosi.
4. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Txipiroiak saltsan sartu eta 2 minutuz egosi.
Bukatzeko:
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
4. Makarroiak eta zatitutako txipiroiak nahastu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, 2 baratxuri ale, 300 g txipiroi, gatza, olioa, perrexila.
Zailtasuna 1
1. Txipiroiak garbitu eta zerrendatan moztu.
2. Makarroiak egosi eta xukatu.
3. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
4. Txipiroiak gehitu eta arin erregosi.
5. Plateretan makarroiak jarri eta gainean txipiroiak.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)