LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 garbantzu, aguakate bat, baratxuri ale bat, 2 koilarakada tahin, limoi bat, 2 koilarakada olio, gatza. Koilarakada bat sesamo haziak, piper gozoa.
Zailtasuna 1
1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu. Presio-eltze batean ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu eta salda pixka bat gorde.
2. Baratxuria zuritu, erditik zabaldu eta erdikoa kendu.
3. Aguakatea zuritu eta hezurra kendu.
4. Limoiari zukua atera.
5. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuareki nahasi. Behar adina gatz bota. Hozkailuan sartu.
6. Haziak gorritu, su oso eztitan.
Hummusaren gainean haziak eta piper gozoa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g garbantzu, aguakate bat, 100 g ilar, baratxuri ale bat, limoi erdia, 3 koilarakada olio, kuminoa, gatza.
Zailtasuna 1
1. Garbantzuak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Ilarrak 3 minutuz egosi eta xukatu.
3. Limoiari zukua atera.
4. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta irabiagailuareki nahasi. Behar adina gatz eta kumino bota. Hozkailuan sartu.
5. Gainetik olio zurrusta bat eta piper gozoa bota.