Emakumeek egindako musikaz gozatzeko eta emakume musikari berriak ezagutzeko parada eman digu Naiz Irratiko 'Emen Gonak' saioak bi denboralditan. Hamabostero, emakumeek musikari egindako ekapena balorean jarri du Birkit Alonsok. Astearte honetakoa, uztailak 13 [22:00] izango da azkena, bai behintzat denboraldi luze batez. Birkit Alonsok diskoa kaleratuko baitu 'Birkit' taldearekin datorren udazkenean, eta hor zentratuko ditu indarrak.
Bueltatuko dela hitz eman digu Alonsok, eta hala espero dugu guk ere. Irratiak behar ditu horrelako saioak eta. Astearte honetako saioarekin agurtuko du denboraldia eta Ilargi Agirre bateri-jolea gonbidatu du agur berezirako.
Genero asko landu ditu Ilargik zortzi urteko ibilbiden eta aritu da ere talde ugarirekin: Perlak, Screaming George and the Hustlers, Belarmiñak, Joseba B. Lenoir, Mice, Estankona, Hatxe etaorain Birkit taldearekin dabil. Talde bakoitzeko abesti bana entzun eta elkarrekin birpasatuko dute bizitako dinamika eta esperientziak.
Osatutako bi denboraldi hauetan naziarteko zein bertako emakume musikariak ezagutzeko para izan dugu 'Emen Gonak' saioan, eszenaren radiografia bat egiteko adina eman dute 30 saio hauek. Nazioarteko eta bertako taldeeak ezagutzeaz gain, euskal sortzaileak patxadaz entzuteko aukera izan dugu saioan, bertatik pasa dira:Paule Bilbao, Aiora Renteria, Ianire Aranzabe, Kattalin Barcena, Barezi Caballero, Zaloa Uriain, bestea bestek. Aipatzekoak ere Birkit Alonsok egin zituen 3 monografiko berezi: 2020ko emakume musikariak I, II, III. 2020an zehar kaleratutako disko, kantu eta bideoklipetan parte hartu duten emakumeen zerrenda errepasatu zuen.