Amagoia Bilbao

Txahalki almandrongilak azenario saltsarekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
Almandrongilak: 600g txahalki txikitu, 150g txerriki txikitu, tipula erdia, porru erdia, arrautza bat,  ogi xerra bat, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, baratxuri ale bat, 3 azenario, ardo zuri gozoa, 300 ml salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                              3

Almandrongilak:
1. Txikitutako tipula eta porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Ogia, arrautza eta perrexila ontzi batean jarri. Irabiagailuarekin nahasi.
3. Ontzi batean txahalkia, txerrikia, erregositako barazkiak eta aurreko nahastea nahastu. Behar adina gatz bota.
4. 20 bola egin eta irinatik pasatu.
5. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu. Egin su bizian, barrualdea mamitsua gera dadin. Paper baten gainean atera.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi. Estali eta noizean behin eragin.
2. Azenarioak zuritu eta zerrenda finetan moztu. Tipularekin batera jarri eta erregosi, su eztitan.
3. Zurrusta bat ardo bota eta 2 minutuz egosi.
4. Salda gehitu eta 25 minutuz egosi, su eztitan.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Behar adina gatz bota.
6. Eltze batean almandrongilak eta saltsa 5 minutuz egosi.

Errezeta hau arroza zuriarekin lagundu.