LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g leka, 125 g arroz, 100 g arto gozo, 12 otarrainxka egosi, aguakate bat, tomate bat, tipulina laurdena. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, arroza gehitu eta 20 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
2. Lekak urarekin garbitu. Kendu ertzak eta alboetako hariak. Tiratan moztu.
3. Eltze batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. Lekak sartu eta 10 minutuz egosi. Freskatu eta xukatu.
4. Tipulina txikitu. Aguakatea, otarrainxkak eta tomatea zatitu eta nahastu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Lau plateretan hurrenez hurren osagai guztiak jarri eta gainetik saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
400 g leka, 125 g arroz, 2 arrautza, 150 g hegaluze oliotan, 6 antxoa oliotan, 5 pipermin oliotan. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.
Zailtasuna 2
1. Lekak eta arroza aurreko erre-zetan esan dugun bezala egosi.
2. Arrautzak 8 minutuz egosi, freskatu, zuritu eta zatitu.
3. Antxoak eta piperminak zatitu.
4. Saltsaren osagaiak irabiatu.
Lau plateretan hurrenez hurren osagai guztiak jarri eta gainetik saltsa bota.