![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/818/490/article_main_landscape/chuleta.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 txerri txuleta lodi, 500 g patata, 4 tomate, Mozzarella gazta bat, albahaka, 4 koilarakada olio, koilarakada bat ozpin, 3 koilarakada soja saltsa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txuletak erditik zabaldu, hezurrara heldu arte. Olioa, ozpina eta soja nahastu eta txuletak igurtzi. Ordu batzuk beratzen utzi.
2. Patatak zuritu eta zerrendatan moztu. Urarekin 5 minutuz egosi eta xukatu.
3. Tomateak garbitu eta xerratan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin, bi aldeetatik, erre.
4. Mozzarella zerrendatan moztu.
5. Txuletak tomate, gazta eta albahaka pixka batekin bete.
6. Azpil batean patatak jarri, eta gainean txuletak.
7. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 10-15 minutuz.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 txerri txuleta lodi, 100 g kuiatxo, 4 piper berde, 8 xerra gazta, koilarakada bat olio, koilarakada bat mertxika mermelada, 4 koilarakada soja saltsa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txuletak zabaldu. Mermalada, soja eta olioa nahastu eta txuletak igurtzi. Ordu batzuk beratzen utzi.
2. Piperrak eta zerrendatan moztutako kuiatxoa plantxan erre.
3. Txuletak piper, kuiatxo eta gaztarekin bete.
4. Azpil batean txuletak jarri eta labe beroan sartu, 200ºC-an, 10-15 minutuz.
Patata purearekin lagundu.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)