Joseba Salbador

Hegaluzea, bertakoa eta garaikoa

Abuztuan sartu berri garen honetan, euskal arrantzaleak bete-betean ari dira urte sasoi honetako arrain nagusietakoa den hegaluzea arrantzatzen. 

Aurtengoan Aste Nagusirik izango ez bada ere, marmitako txapelketa ez da faltako Donostian uda honetarako prestatu duten egitarauan. Abuztuaren 19an, osteguna, egingo da urteroko marmitako txapelketa, Zurriolako terrazan arratsaldeko seietan.

Lehiaketan bi lagunez osatutako taldeek parte har dezakete, eta sukaldariek afizionatuak izan behar dute, hau da, ez profesionalak. Antolatzaileek osagai nagusiak banatuko dituzte parte hartzaileen artean: hegaluzea, patata, olioa eta ura. Gasa eta mahaia ere izango dituzte. Hortik aurrera, parte hartzaileek baimenduriko osagaiak bakarrik gehitu ditzakete: piper berdea eta piper txorizeroa, tomatea, tipula, baratxuria, gatza eta ardo zuria. Beste osagai batzuk erabiliz gero, txapelketatik kanpo geratuko dira lehiakideak.

Iazko edizioan, hamabi bikotek hartu zuten parte eta Elena Arzak buru zuen epaimahaiak Maite eta Nieves Labaka Arteaga ahizpa donostiarrei eman zien garaikurra.

Urte sasoirik onena

Ez da harritzekoa abuztuan egiten diren jaietan, bai Donostian bai Euskal Herria osoan, hegaluzea erabiltzea sukaldaritza txapelketak egiteko. Izan ere, urte sasoi hauxe dugu arrain preziatua arrantzatzeko unerik egokiena.

Hegaluzearen kanpaina ekain amaieran hasi zen eta, uztailean izandako harrapaketa handien ondorioz, aurten inoiz baino lehenago bukatuko da. Horrela, abuztuaren amaiera arte luzatu beharrean, hilaren erdialderako kuota osoa agortuta izatea espero dute.

Izan ere, aste honetarako 12.000 tona baino gehiago zituzten harrapatuta, hau da, kuota osoaren %70. Onartutako harrapaketak 17.200 tonakoak direnez, 5.000 tona besterik ez zaizkie geratzen arrantzaleei.

Harrapaketak ugaritzen joan diren neurrian, prezioa ere jaisten joan da, eta azken asteotan 3,50 euro inguru ordaindu dute lonjan egindako enkanteetan. Hala ere, baxurako ontziak portuetako sarrerak mailakatzen joan dira, modu horretan gehiegizko eskaintza saihesteko eta prezioa ahalik eta egonkorrena izatea bermatzeko.

Hegaluzearen harrapaketak hainbeste ugaritu badira, aurten Kantauri itsaso barruraino sartu delako da. Ondorioz, euskal arrantzaleek urrutira joan gabe arrantzatu ahal izan dute.

Baxurako hegaluzea banan-banan arrantzatutakoa da eta erosleak erraz identifika dezake, Eusko Label sor-markaren etiketa agerian duelako. Hegaluzea gehien harrapatzen duten euskal ontziak Hondarribiko, Pasaiako, Getariako, Ondarroako eta Bermeoko portuetakoak dira.

 

marmitako a bordo

Existen numerosas variantes de la receta del marmitako, aunque hoy nos fijamos en esta de la Academia Vasca de Gastronomía, que debe su nombre al recipiente donde se preparaba el guiso a bordo de los barcos que se hacían a la mar en el Cantábrico.

Ingredientes:

• 1/2 kilo de bonito del norte.

• 1 diente de ajo.

• 1 cebolla roja grande.

• 2 pimientos choriceros.

• 2 kilos de patatas.

• 1 vaso de 12 centilitros de aceite de oliva.

• Cayena u otro picante, sal y agua.

Elaboración:

• Se ponen los pimientos choriceros a remojo la víspera y poco antes de la preparación del marmitako se calienta el agua hasta el momento de hervir. Con un cuchara o un cuchillo se separa la pulpa de los pimientos y se reserva.

• Con las espinas del bonito y una cucharada de sal se prepara un caldo.

• En una marmita se pica la cebolla y el ajo en trozos pequeños y se dora en el aceite.

• Se añade a la cebolla la pulpa de los pimientos choriceros y se rehoga.

• Se añaden las patatas picadas y se remueve todo con una cuchara de madera. En este punto se puede añadir picante al gusto.

• Se añade el caldo a las patatas, cubriéndolas totalmente.

• Hervir durante 20 minutos aproximadamente.

• Al final se añade el bonito troceado en dados y sazonado.

• Se hierve todo a fuego suave unos minutos procurando que el bonito quede jugoso.

• Se deja reposar un rato y se sirve.