![Conductus Ensemble, iaz Musika Hamabostaldian eskainitako emanaldi batean. (Iñigo IBÁÑEZ / MUSIKA HAMABOSTALDIA)](/media/asset_publics/resources/000/821/592/article_main_landscape/conductus.jpg)
Estilo eta formatu guztietako 15 kontzertu eskeiniko Musika Aitzaki zikloak abuztuan zehar: bakarlariak, ganbera-taldeak, abesbatzak, antzinako musika eta musika garaikidea jorratzen dituztenak… Horien artean, ez dira faltako proposamen originalak, Carlos Nuñez gaiteroak abuztuaren 20an Arantzazun eskeiniko duen ‘Celtic Beethoven’ bezalakoa; edo pasaden igandean Getarian zikloa ireki zuen ikuskizuna, ‘Arraun ta amets’, Elkanoren lehenbiziko mundubiraren 500. urteurreneko ospakizunen ildotik.
Gaurtik hasita eta abuztuaren 12ra arte, lau emanaldi egingo dira, denak doakoak Senperekoa izan ezik.
Gaurkoa 19.00tan hasiko da Aguraingo San Maria elizan, Errenteriako Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Bere zuzendari titular Iñaki Tolaretxipik gidatuta eta Iker Gonzalez organista eta Maite Vicuña txistularia lagun dituela, abesbatza-musika garaikidearen ikuspegi zabal bat aurkeztuko du.
Kairos Project Eltziegoko San Andres elizan ariko da bihar, 20.30ean, ‘Loving Rossini’ izenburudun programarekin, Gioacchino Rossini eta Federigo Fiorillo musikagileen lanak jasotzen dituena.
Etzi, Conductus Ensemble euskal taldea izango da Senpereko Saint Pierre elizan, 21.00tan. Andoni Sierra buru duen ahots eta instrumentu taldeak Bachen musika hizpide izango du, haren hiru kantata joko bait dituzte.
Musika Aitzakiren lehen etapa abuztuaren 12an amaituko da, Artziniegako Andre Mariaren elizan. Marta Zabaleta pianistak, Josep Colome biolinistak eta Laia Puig biolontxelistak asmo handiko programa erromantikoa aurkeztuko dute, Schubert, Beethoven eta Kreisleren lanez osatua.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)